aras3
aras-player (goian) eta aras-recorder (behean)

Vigoko Erasmok [@erasmo1982] ARAS irrati automatizazio sistemaren eguneraketa plazaratu berri du, 3.0 bertsioa dagoeneko. Hainbat fix, hobekuntza eta interfaze oso txukuna gehitu dizkio.

Ttan Ttakun irratian duela 5 urte hasi ginen ARAS erabiltzen eta ordundik arazorik gabe erabili izan dugula esan beharra dago. Oso zurrun eta trinkoa da: esaten duena egiten du eta kitto. GStreamer darabil multimedia prozesatzeko eta hainbat irteera erabili ditzake: pulsesink, alsasink, osssink, oss4sink, jackaudiosink, filesink. Ordu-seinalea du, _intervalsignal, abestien arteko fade-a… Hemen ezaugarriak.

Ttan Ttakun-en jack erabiltzen dugu eta honela irteera prozesatu dezakegu CALF edo beste software/pluginekin. ARAS-en webgunean hainbat aukera azaltzen dizkigu:

  • jack-ekin jolastea (gu jack.plumbing-en bidean gabiltza, jack zerbitzaria OpenVZ / lxc edukiontzi batean nahi dugulako, baina hori beste kontu bat da)
  • zuzenean Icecast jario bezala emititzea
  • ARAS-i musika ordez bideoak ornitzea… TELEBISTA BAT KUDEATU/PROGRAMATZEKO! GStreamer erebiltzen duenen multimedia prozesatzeko ez du arazorik bata edo bestea irakurtzen! Gainera pantaila/kanal bat baino gehiago kudeatu daitezke, hau aztertu beharra dago!
    Hiru programatxo dira ARAS suite-a:

  • aras-player: hau da irratia 24 orduz emititzen duen programatxoa! GTK+ interfazea du.

  • aras-daemon: aurrekoa bezala, baina interfazerik gabe.
  • aras-recorder: grabatzeko erremintatxoa.
    Hiru testu fitxategiren bidez kudeatzen da (dokumentazioa):

  • aras.conf: hobespenak, egunerokotasunean ez da aldatzen

  • aras.block: blokeak definitzen dira hemen. Blokeak tarteak lirateke: musika tarteak, errepikapenak, zuzeneko streamak… Hauek dira bloke motak:

    • File: fitxategi bat erreproduzituko du ARAS-ek. URI bat behar du izan, lokala (file://) ala internetekoa (http://)! Irratiarekin kalean gaudenean stream bat sortzen dugu eta ARAS programatzen dugu ordu batean erreproduzitzen hasi eta beste batean amaitzeko. Honela egiten dugu zuzenean kaletik, oso erosoa da.

      errepikapena File file:///home/radio/archive/my_program.ogg
      ttanttakun_zuzenean File http://ttanttakun.org/stream.ogg

    • Playlist: m3u zerrenda bat erreproduzituko du ARAS-ek.

      rock_zerrenda Playlist /home/radio/archive/rock.m3u

    • Random: karpeta bateko fitxategiak ausaz erreproduziko ditu.

      reggae_musika Random /home/musika/reggae/

    • Randomfile: karpeta bateko fitxategi bat ausaz erreproduzituko du.

      reggae_kuñak Randomfile /home/kuñak/reggae/

    • Interleave: definitutako blokeak erreproduzituko ditu zzenbaki parametro batzuen baitan.

      reggae_tartea Interleave "reggae_musika reggae_kuñak 4 1"

reggae_tartea-k zera egingo du: 4 abesti erreproduzitu reggae_musika bloketik eta ondoren kuña bat reggae_kuñak bloketik.

  • aras.schedule: asteko ordutegia definitzen da hemen. Oso sinplea da baita ere. Formatua honakoa du: eguna (astegunak ingeleraz), ordua, eta blokea.

    Monday 22:00:00 reggae_tartea
    Friday 00:03:03 ttanttakun_zuzenean

Hau da dena, ez dago misterio gehiagorik! Ikusten duzue ARAS zurrun, lerden, trinko, erraz, sinplea… dela!

Erabili/Frogatu

Fitxategiak hemen topatuko dituzue, .deb-ean paketatuta dator, baina oso erraz konpilatu daiteke.

ARAS + RasFM

Ttan Ttakun irratian ARAS-i soineko bat sortu diogu ordutegia eta abar web bidez kudeatu ahal izateko.

ttnFM

ARAS ordutegia webgunean

Urtetako lan, froga, prototipo… hauek dagoeneko osotzen ari den RasFM proiektuaren oinarri dira. RasFM-ren bihotza ARAS izango da!.

Adi beraz berri eta eguneraketa berrieri!

PD: Eskerrikasko Erasmo!!

jimakker