Berri gozo-gozoekin gatoz!
Guifi.net sarea inguruetan zabaltzeko ekimenaren parte hartzeko aukera izango du Txondorrak, eta gauzak antolatu eta auzoari zein interesa duen edonori informazioa zabaltzeko jardunaldia antolatu degu Urriak 25erako (igandea) eguerdiko 12:00tan.

GISA elkartekoek aurkezpen hau prestatu dute

Gaur egun egunero konektatzen gara Internetera, gure eguneroko bizitzan errotuta dagoen ohitura bat bihurtu da. Baina gure komunikazio guztiak telekomunikazio enpresen esku daude, ezin gara gure artean konektatu enpresa bati ordaindu gabe, eta beraiek eskaintzen dizkiguten zerbitzuen menpe gaude.

Gure helburua sare herritar bat osatzea da, pertsonak beraien artean konektatzeko. sare honetara edozein konekta daiteke, enpresa bat kontratatzeko beharrik gabe. internetera ateratzeko ordaindu behar bada ere (gaur egun internetera konektatzeko modu bakarra baita), konexio bat etxe askorekin parteka daiteke, gastuak murriztuz, edo etxeko musika urrunetik atzitu daiteke adibidez. ideia gehiago nahi badituzu bilerara hurbildu zaitez :)

GISA elkartea irabazi asmorik gabeko elkartea da, bere helburua software librea bultzatzea da, eta orain guifi.net proiektua aurkeztera dator, Kaputxinoseko gure bulegoko konexioa partekatzeko asmoz.

Informazio gehio zabalduko degu laister, adi!

Hemen Guifi.net-en azalpen bizkorra:

GUIFINET_slide2

GUIFINET_slide1

Ikusi mapan zein interesgarria den proiektua:

GUIFINET_mapa1
GUIFINET_mapa2