ASUS Chromebox-ak prezio interesgarrian (230€ inguru) erosi daitezken makina interesgarriak dira. Eguneroko erabilerarako (web-a nabigatzea, bideoak ikustea…) arras boteretsuak, media-center bezala erabili ohi dira adibidez. Hori bai, 16GB-eko SSD diska gogorrarekin dator, dena Google-ren lainoan gertatuko baita. Espazio gehiago duen batekin alda dezakegu, baina sistema eragilea eta hainbat programa instalatzeko nahikoa da eta datuak USB diska gogor batean gorde daitezke. Irratiaren kasuan, erabiltzaileen /home-ak FreeNAS zerbitzarian daudenez, ez dugu arazorik ;)

Kontuak kontu, Ttan Ttakun irratian erabiltzen ditugun ordenagailuak hauekin ordeztu/ko ditugu, guztira hiru izango dira (oraingoz!). Hiruretan software bera, konfigurazio bera… Plana Xubuntu tuneatu bat prestatzea da, behar den guztiarekin, eta ahal dela, laugarren chromebox bat erreserban, ordenagailuekin arazoren bat suertatzean soluzioa plug&play izan dadin!

ASUS Chromebox-ak ChromeOS sistema eragilea dakar instalatuta. Dena Google-ren bitartekaritzaren bidez gertatzen da eta guri hau ez zaigu batere interesatzen. Baina… coreboot/SeaBIOS flasheatu diezaiokegu eta honela edozein GNU/Linux banaketa instalatu! Erraza da baina informazio nahasi xamarra topatu daiteke Interneten, goazen ba prozesu eguneratua pausuz pausu azaltzera!

(irudi kaxkar xamarrak dira, baina besterik ezean…)

Behar dugun materiala:
materiala

Hau da gailua:

ASUS Chromebox
Polita ezta!

Garatzaile modua aktibatu

  1. RESET botoia sakatuta dugula piztu gailua
    piztu gailua RESET botoia sakatuta duzularik

  2. Pantaila honek arazo baten berri emango digu, ondo, hau da nahi deguna
    yeah yeah ok

  3. Ctrl + d sakatu
    thx
  4. Klikatu berriz RESET botoia. Gailua berrabiaraziko da.
  5. Itxaron…
    waiting...
    omg
    wat

Behin ChromeOS martxan dagoela…
kaixo eta agur

  1. Sakatu Ctrl + Alt + F2 dena batera
    potato quality
  2. chronos erabiltzaile bezela logeatu. Hau da, sakatu chronos eta ENTER
  3. Superadmin bilakatu: sudo bash
    sudo make me a sandwich
  4. Garatzaile modua aktibatu: chromeos-firmwareupdate --mode=todev
    todev

Coreboot + SeaBIOS

Orain coreboot flasheatuko diogu. Bada firmwarea ikutu gabe Ubuntu instalatzeko/exekutatzeko aukerarik baina gailua askatu nahi dugunez firmwarea gainidazteko segurtasun switch (torloju!) bat kendu behar diogu. Guazen ba:

  1. Gomatxoak kendu eta gorde ixkin batean
    gomatxoak kentzen
  2. Torlojuak askatu
    torlojuak askatu
  3. Pixkat laguntzea komenigarria da
    saiatu ez izorratzen
  4. Hau da kendu behar den torlojua
    torlojua
    kentzen
  5. Dena berriro muntatu

Gailua piztuko dugu orain. Pixka bat itxaron eta ChromeOS sarrera pantailara iritsiko gera.

  1. Sakatu Ctrl + Alt + F2, dena batera eta chronos erabiltzaile bezala logeatu.

  2. Script hauek erabiliko ditugu orain, setup-firmware.sh interesatzen zaigu batez ere, script honen bidez coreboot flasheatuko dugu eta. Exekutatu honakoa (adi, O letra larria da, ez zero):

    cd; curl -L -O https://goo.gl/1hFfO3; sudo bash 1hFfO3

    menua

  3. Sakatu 5 eta ENTER.
    coreboot deskargatzen

  4. Zure gailua zerrendan dagoela segurtatu eta y + ENTER sakatu
  5. Darabilkien firmwarearearen bakcup-a egitea eskeiniko dizu, gure kasuan arazoak izan ditu pausu honetan eta azkenean backup gabe jarraitu dugu inolako arazorik gabe. Backup-a USB-an gordetzean izan dugu arazoa. Komandoak eskuz exekutatu ahal genituen baina… ez dugu egin. Dena den, bada ez bada ere, backup-a egin!

    from lost to the river eta dena ondo

  6. Menura itzuli (ENTER) eta 6 + ENTER sakatu gailua berrabiarazteko

Pantaila honek emango digu ongietorria:

SeaBIOS

Dena ondo joan da! Diska gogorra hutsik dugu eta horregatik ez da ezer ere ez abiarazten.

Azken pausuak:

  1. Gustoko GNU/Linux live-usb banaketa bat (64bit) prestatu
  2. Gailuan txertatu
  3. Piztu
  4. ESC botoia sarritan sakatu abiarazte menua (Boot Menu) azaltzeko:
    Boot Menu
  5. Usb gailua aukeratu (2 gure kasuan) eta…
    profit!

Arazorik gabe frogatu eta instalatzeko aukera :)