Aurreko gida prestatzeko mugikorrarekin ateratako hainbat argazki txikitu eta garbitu behar nituen, hogei bat guztira. Eskuz egiteko gehiegitxo!

Badira interfazea (GUI) duten hainbat programa, baina erarik sinpleena terminaletik bertatik exekutatzen diren bi programatxorekin da.

Irudiak txikitu

Kamera digitalekin ateratzen diren argazkiak poster tamainakoak dira (gutxienez), web-ean erabiltzeko txikitu egin behar ditugu. Horretarako imagemagick-ek dakarren mogrify komandoa erabiliko degu:

Instalatu imagemagick:

sudo apt-get install imagemagick

Irudiak dauden karpetara joan eta mogrify exekutatu:

cd /irudiak/karpeta

mogrify -resize 1024x768 *.jpg

Karpetako jpg irudi guztiak gehieneko 1024x768 erresoluziora txikituko ditu, itxura ratioa (aspect ratio) mantenduz!

mogrify komandoak funtzionaltasun ugari ditu, manuala irakurtzeko exekutatu: man mogrify.

Irudiak garbitu (EXIF informazioa ezabatu)

Kamera digitalek EXIF informazioa gehitzen diete argazkiei. Argazkia atera den uneko hainbat metadatu gordetzen dira eta informazio pertsonalaren isurketa (leak) bat izan daiteke. Ohitura ona da, beraz, datu hauek, argazkia Internet-era igo baino lehen, ezabatzea. exiv2 izena duen programatxoa erabiliko dugu:

sudo apt-get install exiv2

Irudiak dauden karpetara joan eta exiv2 exekutatu:

cd /irudiak/karpeta

exiv2 rm *.jpg

jpg irudi guztiei ezabatuko dizkie datuak.

Eta kitto! Hamaika irudi erraldoi txikitu eta garbitu ditugu bi pausu sinpletan. Orain Internet-era igotzea besterik ez da gelditzen!