HACKmildegia Txondorra guneko hacklab-a da. Software, hardware, elektronika, robotika, … laborategia da, guztioi irekia eta librea!

Hainbat ekimen burutzen ditugu:

  • Txondorra gunearen azpiegitura teknologikoa (webgunea, wifi sarea, ordenagailu publikoa) kudeatzea
  • Ttan Ttakun irratiaren ikerketa eta garapen laborategia
  • Kabina Kolektiboak: kolektiboentzako internet zerbitzu autogestionatuak* Tailer eta ikastaroak
  • Software libre proiektuak laguntzea: garapena, euskararatzea…
  • Proiektu propioak
  • Zurea?

Interesaturik?

Ostiralero, 17:00tatik 20:00tara tailer irekia ospatzen dugu, gerturatu eta elkar ezagutuko dugu!